"Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori", Ane Baztarrikarekin

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Maiatzak 15
  • "Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori", Ane Baztarrikarekin

Shibori-k Japonieraz bihurritu, estutu, presionatu edo amarratu esan nahi du. Teknika horren bidez, oihalaren zenbait gune blokeatzean datza, gune horiek tindatu gabe gera daitezen irudiak sortuz. Tinta batzuk, Kutxa Ekoguneko parkean zehar bilduko ditugun landareetatik zuzenean lortuko ditugu. Gure tailerrean blokeatzeko mota desberdinak probatuko ditugu: gomak erabiliz, korapiloak, egurrezko piezak, pintzak, kanikak etab. Esperimentazioari denbora gehiena eskainiko diogu eta bakoitzak etxera oihalean egindako probak eramateaz gain zapi bat egiteko aukera izango du.

Ane Baztarrika

Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com

Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz

Kutxa Kultur

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 15
  • Ordutegia10:00-14:00 eta 15:00-17:00
  • Lekua Kutxa Ekogunea
    Rekalde. Hernani errepidea z/gabe
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa37 / 39 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Kutxa Ekogunea

Non