"FutbolisTOC"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko maiatzaren 13(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 15(e)ra
  • "FutbolisTOC"

Korner 2021 - Kultura & Futbol Festibalaren barruan.

Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten konfidentziak bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide. Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gaztelaniaz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo digu.

Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.


Laburrean

Non