Herri Urrats 2021

Senpere 2021(e)ko Maiatzak 9
  • Herri Urrats 2021

Aurten ezin dute betiko Herri Urrats ospatu. Aurten ezin dituzte 50 bat mila pertsona elkartu Senpereko laku inguruan. Ezin da besta handi bat egin. Baina 30 Herri Urrats ttiki ospatzen ahal dituzte, herriz herri. Ez da betiko Herri Urrats izanen, argi dute. Baina euskararen eta ikastolen pesta izanen da.

Ikastola bakoitzak antolatuko eta komunikatuko du bere egitaraua – eskaintza.

Ikastola bakoitzak antolatuko du bere herriko egun sinbolikoa. Kontzertu eta ostaturik ezin dela izan kondutan hartuz, batzuek ibilaldi, besteek janari salmenta edo jantzi salmenta.

Aurten forma ezberdineko 30 herri urrats ezberdin izanen dira bainan Herri Urratsen betiko osagaiak hor izanen dira: euskara, giroa, janaria eta dantza!


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Maiatzak 9
  • LekuaSenpere
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non