"DESegin BERregin", moda jasangarriari buruzko erakusketa
Tytti Thusberg-ek ematen duen upcycling, supra birziklatze tailerrean, Kutxa Kultur Modako diseinatzaileek beren sorkuntzak egin dituzte, DESEGINdako ehunkiak erabiliz.
Bakoitza bere estiloari leial izan zaio, eta formak eta irtenbideak bilatu ditu senez. BERREGINDAKO diseinu bat egin dute, bazterturiko materialari aukera berri bat emanez horrela.
Instalazioan Mendebaldeko gure kulturan nagusi den ehunki-xahuketa eta DESegindako jantziak artistikoki irudikatzen saiatzen dira.
Gure kontsumo-eredua BIRpentsatzeko eta ekiteko garaia da; izan ere, ehungintza da bigarren industria kutsatzaileena, eta aireko eta itsasoko trafikoek elkartuta baino emisio gehiago sortzen ditu. Kasurik gehienetan, gainera, langileen eta lan egiten duten instalazioen egoera oso txarra nabarmentzen da.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko apirilaren 29(e)tik 2021(e)ko ekainaren 8(e)ra
- Lekua Kutxa Kultur Plaza
Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez
- Web Kutxa Kultur Plaza


