Tailerra: "Fanzine feministaren egiteko moduak arte garaikidean. Low-fi praktiken adibide bat"

Huarte/Uharte Apirilaren 26(e)tik apirilaren 29(e)ra
  • Tailerra: "Fanzine feministaren egiteko moduak arte garaikidean. Low-fi praktiken adibide bat"

Zero Azpitik programaren baitan garatuko den hurrengo tailerrak, fanzine feministaren egiteko moduei begiratuko die, estetika azpikultural bati lotutako lengoaietan eta horien ekoizpen moduetan sakontzeko praktika artistikotik edota ekintzailetasunetik abiatuta, eta hauek ez dute zertan aurreikus daitekeenaren konbentzio batetik igaro.

Fanzine feminista – Femzine deitua – DIY (egizu zeuk) kulturaren esparruan kokatzen da, eta genealogia gisa mugimendu artistiko eta sozialak dituzte, hala nola punka, postpunka, situazionismoa, dadaismoa, pentsamendu feminista eta emakumeen edo LGTBIQ+ askapen mugimenduen lana.

Azucena Vieitesen praktika artistikoa eta Erreakzioa ekimenarekin egindako lana (laurogeita hamarreko hamarkadan sortu zen ekimen hori, artearen eta feminismoaren arteko harremanetan zentratzeko) abiapuntu dira beste artista-proiektu batzuk ere aztertzeko. Prozesu bat abiaraziko da, DIY tekniketatik eta low-fi edizioko tekniketatik irudikatzeko. Ildo horretan, proposamenak Ulrike Ottinger -modu egoki bat aurkitzea- edo Jack Smith -ohikoa dena aparteko bihurtzea- bezalako artistek bere lanari buruz egindako hausnarketak barne biltzen ditu.

AZUCENA VIEITES. Artista. Bakarkako bere azken erakusketen artean Hey Baby!, Box 27 (Palma, 2018), Woollen Body, Carreras Mugica galeria (Bilbo, 2015) edo Tableau vivant, Reina Sofia Museoa (Madril, 2013) daude. Berlingo Bienalaren 11. edizioko parte-hartzailea – Epilogoa (2020ko iraila eta urria). 1994an Erreakzioaren sortzaileetako bat, artearen eta feminismoaren arteko ekimena. UCMko eta USALeko Arte Ederretako fakultateetako irakasle elkartua. Prácticas artísticas low-fi. Una aproximación al contexto vasco (1985-2005) bere doktore tesiaren irakurketa 2019. urtean egin zen.

Norentzat

Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.
 

Laburrean

Non