Antía + Sara Azurza

Azpeitia 2021(e)ko Apirilak 24
  • Antía + Sara Azurza
    Sara Azurza
  • Antía + Sara Azurza
    ANTÍA MUÍÑO

KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2021.

Sara Azurza

Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urterekin hasi zen oholtza gainean. Iker Laurobarekin eman zituen lehen pausuak eta, ondoren, beste abeslari eta talderekin ere elkarlanean aritu zen: Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowleyrekin, besteak beste. 

2018an bere lehen bakarkako lana aurkeztu zuen: Theorein. Euskarazko eta ingelesezko bost abestik osatzen dute diskoa. Abestiak Sarak idatziak (Erlojuz Gainez izan ezik) eta Iker Laurobak ekoitziak. Pop generora hurbiltzen diren abesti lasai eta akustikoak dira hauek. 

Azken bi urteetan, Sara bere estilo propioaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta London artean. Emakumezko abeslari amerikarrak eta britaniarrak beti erreferente izanik, Sara proposamen berri batekin dator oraingoan: bere abestiei Soul ukitu bat emanez. 2020ko abenduaren 4ean kaleratu zuen bere lehen aurrerapen abesti eta bideoklip berria: London Weather. Hau ere Iker Laurobak ekoitzia.

 

ANTÍA MUÍÑO

ANTÍA MUÍÑO Donostian bizi den galiziar abeslari bakarlaria da. Folk-a, egilearen abestirik intimisteena, jazz-a edo bossa nova artean diharduten proiektu ezberdinetan urteetan lan egin ondoren, orain, iturri hauetatik datorren eta bere izenarekin sinatzen duen proiektu batekin dator. Baina oraingoan, bere gitarrarekin bakarka. Abesti akustiko, gordin eta biluziaren herentzia. Bere ahots bereziak, jazz-ezko abestitik galizair azentuzko bossa nova-raino edo mendebaldeko folk-pop-a ikuituak ditu, Miño Ibaitik gertu eta Mississippi-ren ertzetaraino.

Orain dela gutxi, “Carta Aberta” izena duen bere lehen lana argitaratu du. Entzuteetan arrakasta haundia izan du eta industria digitalean zerrenda garrantzitsu batzuetako parte izan da. Gaur egun, abesti berrien konposaketa eta grabaketan eta bere lehen diska izango denaren prestaketan murgilduta dabil.


 

 

katapulta.org

Laburrean

Non