CSMN Music Truck

Pamplona/Iruña 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • CSMN Music Truck

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleek musika Iruñeko kaleetara hurbilduko dute, apirilaren 23an, 24an eta 25ean. Kontserbatorioko hainbat taldek iraupen laburreko beren obrak joko dituzte Gayarre Antzokiaren kanpoaldean, Nafarroako Ospitaleko lorategietan, Gurutze Plazan, Azueloko Monasterioaren Plazan, Sarasate pasealekuan, Ziudadelan, Askatasunaren Plazan, San Jose Plazan, Iturraman eta Udaletxe Plazan.

Music Truck proiektua Kontserbatorioko Praktika Gelan sortu zen. Proiektuak 1. saria jaso zuen Iruñeko Udalak antolatutako Ikaskuntza-Zerbitzua Proiektuen Lehiaketan.

Proiektuaren izena “Truck” kontzeptuaren interpretazio ireki baten ondorio da. Kontzeptu hori “ibiltaria” definizioarekin identifikatzen da, itxuraz urruna dena hurbiltzearekin.

Proiektua ESKALA elkartearekin batera gauzatu da.

Egitasmoa 23 mikro musika ekitaldien diseinuan garatu da. Instrumentu taldeak: saxofoien laukoteak, flauta eta gitarra bikoteak, biolin bikoteak eta Txeloa, harizko laukotea, perkusiozko bikotea, fliskorno eta bonbardinozko bikotea, txirula bikotea, tronpetak, klarinete eta bibrafono bikotea, jazz ahotsa eta pianoa, biolin eta piano hirukotea, laukotea bi flautekin, fagota eta pianoa, tronboien laukotea, metalen boskotea, eta beste ganbera-talde batzuk.


Emanaldiak apirilaren 23an, 24an eta 25ean izango dira, gune hauetan::

Ostirala 23:
12:00etan Nafarroako Ospitaleko sarrera nagusiko lorategian.
13: 30etan Civivox Iturramako sarrera nagusiaren aurrean.
17:30etan Gayarre antzokiko sarreraren aurrean.
19:00etan Gurutze plazan.

Larunbata 24:
12:00etan Azueloko Mº plaza.
13:30etan Sarasate pasealekua.
17:30etan Ziudadela.
19:00etan Askatasun plaza.

Igandea 25:
12:00 eta 13:30etan San Jose plaza.
17:30 eta 19:00etan Udaletxeko plaza.

Emanaldiak oso laburrak dira, eta hiritarren atentzioa berenganatu nahi dute, 5-10 minutu bitarteko iraupenarekin.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko apirilaren 23(e)tik 2021(e)ko apirilaren 25(e)ra
  • OrdutegiaHainbat saio
  • LekuaPamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan

Non