Barakaldo Hitza 2021 Literatur Jardunaldiak

Barakaldo 2021(e)ko apirilaren 22(e)tik 2021(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • Barakaldo Hitza 2021 Literatur Jardunaldiak

Barakaldo prest dago literatur asterik petoena  abiarazteko. Datorren astean itzuliko da "Barakaldo Hitza"'programa, datorren ostegunean, hilak 22, eta hogeita hamar bat jarduera ekarriko ditu besapean. Apirilaren 30era arte luzatuko da ekimena, 30. edizioa izango duen Liburu Azokarekin. Bertan izango dira Felix Modroño, Anton Arriola, Jon Arretxe, J.J. Abasolo eta Javier Sagastiberri idazleak.   Horrez gainera, Ene baiten bizi da liburua aurkeztuko du Maddi Ane Txoperena Iribarren idazleak.

Liburu Azokaren inaugurazioak abiaraziko du "Barakaldo Hitza", apirilaren 22an bertan. Une horretatik aurrera jarriko dira martxan haur eta helduentzako tailerrak, poesia errezitaldiak, literatur nobedadeen aurkezpenak, mintzaldiak, erakusketak eta abar. Programa oparoa, literaturari balioa emateko eta  hiritarren artean irakurketa sustatzeko. 

Felix Modroño, Anton Arriola, Jon Arretxe, J.J. Abasolo eta Javier Sagastiberri idazleak etorriko dira, eta beren nobedadeak aurkeztuko dituzte Herriko Plazan, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era`.

Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan eta Zuhatzuko kultur etxean egingo dira jarduerak. Ahalik eta jende gehienak hartzeko parteko jardueretan, streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, aurrez aurrekoa oso mugatua baitago. Gaur zabalduko da izena emateko epea, eta apirilaren 20an amaituko. Edukiera gaindituko balitz, zozketa egingo litzateke.

Jarduera guztiak doakoak dira, eta guztietan parte hartu ahal izango da kulturbulegoa@barakaldo.eus posta elektronikoaren bidez, jarduera zein den eta parte-hartzailearen izena, bi abizen, NANa eta telefono zenbakia adieraziz.

Jarduera guztien artetik nabarmendu nahi nuke gure hiriarentzako duen esanahiagatik, Santiago Loizagak eman eta Milkel Albira moderatzaile izango duen De Palenzuela a Milos. 40 años de libros y cultura en Barakaldo mintzaldia.

Apirilaren 8tik 28ra, halaber, Harria erakusketa ikusi ahal izango da udal erakusketa aretoan. Bertan, zuri-beltzeko 45 argazki daude,  harri-jasotzea gaia hartuta, Juan Antonio Palaciosek egindako irudiekin eta Juan Manuel Uriak idatzitako testuekin.

Barakaldo Hitza 2021 Literatur Jardunaldiak: egitaraua (pdf)

 

 


Laburrean

Non