"BIDEAK": dokumentala eta solasaldia Aritz Ganboarekin

Markina-Xemein 2021(e)ko Apirilak 18
  • "BIDEAK": dokumentala eta solasaldia Aritz Ganboarekin

Artibai Mendigoizale Taldearen eskutik, apirilaren 18an (igandea), 18:30ean, "BIDEAN" dokumentala eskainiko da Esperantza aretoan, eta ostean solasaldia izango da Aritz Ganboarekin.

SARRERAK eskuragarri egongo dira, apirilaren 12tik aurrera, Udaletxeko herritarren kutxazainean (ordutegia: 08:15 - 20:00). Sarreren prezioa: orokorra, 5 € / Artibai Mendigoizale Taldeko bazkideek, 3 euro.

Informazio gehiago:

Dokumental hau, Aritz Ganboaren jatorrizko herri biak lotzeko helburuarekin hasten da, Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba. Bide hori, Nafarroako mendietan zehar, berak egindako gazta bat soinean duela egingo du Aritz Ganboa artzaiak. Bidean zehar, garai hartako mezulariei buruzko hausnarketak eta historia nahasten dira, baita urtero Maulera lanera joaten ziren erronkariar abarketarienak ere, besteak beste. Sistema jasangarri eta energia berriztagarrien adibideak ere ikusi ahal izango ditugu. Emakumeek egindako ekarpenak eta euskarari eusteko egindako ahaleginak ere bai. Finean, erronka pertsonal bat baino, guztion istorio bat kontatuko digu Aritz Ganboak dokumental honetan.


Laburrean

Non