Itzulpengintza ikastaroa online (1. maila) - gaztelaniatik euskerara

Online Apirilaren 12(e)tik ekainaren 6(e)ra
  • Itzulpengintza ikastaroa online (1. maila) - gaztelaniatik euskerara

Udabarriko oporren ostean, apirilaren 12an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Martiaren 19tik 26ra bitartean emon ahal izango da izena.

Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskerara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa-zuzentasuna landuko dogu batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarrietako bat: xede-hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea. Prozesu horretan, hainbat gai landuko ditugu, besteak beste: sareko baliabide informatikoak, Euskaltzaindiaren arauak, hitz-elkarketa, letra larriak eta xeheak, atzerakarga…

Metodologiaren aldetik, teoria, ariketak eta itzulpenak tartekatuko dira, euskerara itzultzen hasteko oinarriak emoteko asmoagaz.

Hona hemen beste jakingarri batzuk:

Ordu-kopurua: 40
Plataforma: Moodle
Data: 2021/04/12 – 2021/06/06 (8 aste)
Prezioa: 295 €


Laburrean