BBK On Stage: Anni B Sweet

Bilbao 2021(e)ko Apirilak 30
  • BBK On Stage: Anni B Sweet

Ana Lopez -Anni B Sweet goitizenez- Malagako abeslari, konpositore eta musikaria da. 7 urte besterik ez zituela abestiak konposatu eta abesten aritzen zen, baina ez zitzaion inoiz bururatu musika bere ogibidea izan zitekeenik. Muturreko herabetasunak ez zion inoiz utzi bere kantak jendaurrean erakusten.

2009an ekin zion bere ibilbideari “Start, Restart, Undo” izenburuko folk malenkoniatsu eta samurreko diskoaren bitartez, bera oraindik adin txikikoa zela. Lan honekin, berehala jarri zen Espainiako musikagintzaren lehenengo lerroan eta nazioarterako saltoa egin zuen: 11 herrialdetan argitaratu dute eta Amerika, Europa eta Asian zeharreko birak egin ditu.

Orain, disko berriarekin itzuliko zaigu, bere ibilbideko laugarrena eta gaztelaniazko lehenengoa, “Universal por estrenar” izenburupean. Bere aurreko 3 albumekiko erabateko aldaketa ekarri du, izan ere, gaztelera hutsez konposatuta dago eta lelo gogoraerrazez jositako ereduzko pop doinurantz abiatzen da, atzerantz begirako elektronika futuristaren eta neopsikodeliaren moldaketekin. Munduan gehien ezagutzen den Andaluziako artista honen miraria.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Apirilak 30
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non