BBK On Stage: Rayden

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 28
  • BBK On Stage: Rayden

“Zer sar daiteke abesti batean?”, galdetzen dio bere buruari Rayden goitizeneko David Martinez Alvarez abeslariak, estudioko seigarren diskoaren hasieran. Ondoren, artista madrildarraren burutik soilik pasa litezkeen erantzunak datoz.

Disko osoa galdera horren eta beste askoren erantzuna etengabe bilatzea dela esan daitekeen arren, aspaldi honetan artistak nahiko argi ulertu du abestia inoizko homonimorik handiena dela, hau da, abesti batek irakurketa eta esanahi desberdinak izan ditzakeela, hartaz ohartzen denaren edo hura entzuten duenaren arabera.

Kontzeptualtasun artistikoa, gaur egun, pil-pilean dago, baina Raydenen modura gai hau beste inork landu ez duela esan daiteke, izan ere, “Homonimoak” izenburuko diskoarekin, bere bigarren trilogia amaitu du, baina, aldi berean, barrutik kanporantz, edukitzailetik edukirantz abiatu nahi izan duen hexalogia bati amaiera eman dio. Ahalegin horren bidez, osotasuna bateratzeko eragile gisa berba nabarmentzen saiatu da, aparteko era sailkagaitzaz baliatuta.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Martxoak 28
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web BBK Aretoa

Non