Ez da entzuten! Musika Zikloa 2021: EHko Emakume* Musikarien Topaketak
- Antolatzaileak: Euskal Herriko hainbat emakume musikari eta Teila Fabrika, Musika Bulegoaren babesarekin
Urtebete pasa da Gernikan #elkarrekinegonginen ospatu genuenetik eta ez dira gutxi izan orduztik bururatu zaizkigun hausnarketak. Elkarrekin lanean jarraitzeko gogoak piztuta, Donostia inguruko emakume* musikariak elkartu gara, arlo honetan dauden erronkei elkarrekin nola aurre egin pentsatu eta bide berriak sortzeko. Horrela, Euskal Herriko emakume* musikarien topaketak antolatu ditugu “Ez da entzuten!” musika zikloaren baitan.
Musika arloan mugitzen bazara eta esperientziak elkarbanatzeko gogoz bazaude, come and play. Martxoaren 27an ikusiko dugu elkar, 11:00etatik 17:30era bitartean Teila Fabrikan.
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data Martxoak 27
- Ordutegia11:00-17:30
- LekuaUliako Lore-Baratzak /
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan, aldez aurreko izen-ematearekin
- HizkuntzaEuskara
- Izena emateko informazioa


