Betiko musika: Trio Veracruz
- ‘Betiko musika de siempre’ helduentzako zuzenduta dago, eta Nafarroako jotak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta arrantxerak eskainiko ditu.
- Jarduketa guztiak dohainik dira, baina gonbita eskatu beharko da emanaldiaren egunean bertan, goizeko 10:00etatik emanaldia baino ordubete lehenago, 688 603 737 telefonoan.
- Une bakoitzean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz bete beharko dira.
Bilboko Udalak musika-programa berri bat estreinatuko du Otxarkoaga auzoan.
“Betiko musika de siempre” izenburupean, Otxarkoagako Udaltegian hilean bi larunbatetan, urtarrilaren 16tik martxoaren 27ra bitartean egingo diren sei emanaldietako protagonistak izango dira Nafarroako jotak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta arrantxerak. Guztiak 18:00etan daude programatuta.
Helduentzat zuzenduta, ‘Betiko Musika de siempre’ programa osoa dohainik izango da, baina emanaldien egunean bertan erreserbatu behar da gonbidapena, 10:00etatik hasi baino ordubete lehenago, 688 603 737 telefonoan.
Nahitaezkoa izango da indarra duten babes eta higiene neurriak betetzea. Era berean, nahitaezkoa da maskararen erabilera jarduketa osoan.
Larunbata, martxoak 27. 18:00etan
TRIO VERACRUZ
Canciones del alma. 75´
JUANA OGÁYAR NAVARRETE, JOSÉ SÁNCHEZ FERNÁNDEZ, ahotsa eta gitarra
ALBERTO MARTÍN LANAS, ahotsa eta errekintoa
Bi gizonek eta emakume batek, bi gitarra-jotzailek, errekinto batek eta hiru ahotsek osatzen dute talde hau, sentimenduak kantuen bitartez adierazten dituena.
Haien profesionaltasunaren berme, zuzenean eman dituzten bi mila kontzertu baino gehiago eta lau disko, lehena 1997an grabatua. Disko guztietan, beren kantuekin batera, mundu osoan zehar musika latinoaren arloko kantagintzan diren talderik ezagunenen bertsioak biltzen dituzte.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Martxoak 27
- Ordutegia18:00
- Lekua Otxarkoagako Udaltegia
Pau Casals Etorbidea, 19
Bilbao - ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
- Web Otxarkoagako Udaltegia


