"ANZOLA: ROBERT CAPA EUSKALDUNA"
Komisarioak: Iban Gorriti eta Mauro Saravia.
1937an Durangoren kontra egindako bonbardaketa faxista erretratatu zuen argazkilari errepublikazalea.
Durangoren kontrako bonbardaketa faxistak egin zirenetik 84 urte pasatu ostean, bazen garaia 1937ko martxoaren 31ko eta hurrengo egunetako aireko erasoen argazkiak atera zituen errepublikazaleari aurpegia jartzeko. Orain arte bere argazkiak ikusi ditugunean, elkarteen edo artxiboen izenak agertu izan dira sinatzailetzat.
Gaur, argazkion egilea ezagutaraztera gatoz, Mauro Saravia argazkilariaren eta Iban Gorriti kazetariaren lanari esker. José María Anzola bilbotarrari buruz ari gara, Otxandiano batailoiko gudaria, Malato batailoiko gudarien komandantea, eta inteligentzia amerikarrerako espia Bigarren Mundu Gerran zehar.
Bando errepublikazale euskalduneko argazkilari bakanetako bat izan zen Anzola –Antzola izenez sinatzen zuena-. Argazkilari gehienak etsaiak ziren, eta beren komunikabideetan iruzur egiteko ateratzen zituzten argazkiak.
Erakusketa honek beste ikuspegi bat dakarkigu. Lehen aldiz egongo dira ikusgai Durangon 1937an egin ziren eta egileak berak Caracasen erbesteratuta egon zenean errebelatu zituen argazkiak, Euzko Deian argitaratutakoak. 84 urte geroago, Durangora itzuli dira, zikloa itxiz, eta, nolabait, omenaldia eginez, lehen aldiz, bai José María Anzolari eta bere familiari, lagin hau uztearren eta baita Iñaki Anasagastiri, utzi digun materialengatik.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko martxoaren 27(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 30(e)ra
- Lekua Durangoko Arte eta Historia Museoa
San Agustinalde, 16
Durango - HizkuntzaBat ere ez
- Web Durangoko Arte eta Historia Museoa


