Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 23(e)tik 2021(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, "HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua" izenburu orokorrarekin, Koldo Izagirreren "Hemendik idazten dugu" poemaren bertsoan inspiratuta. 

Gutun Zuria 2021-2020 bi edizioren artean ibiliko da oraingoan. 2020an, Jaialdiak hurbilpen bat egin nahi zuen, saiakera kolektibo gisa, gizartean izaten diren eraldaketetara. Pandemiarekin bizkortu egin da aldaketa-prozesua, eta egoera berrirakurtzeko aukera eman du. Topaketa ezin izan zen aurreikusitako formatuan egin, baina proiektuak zabalik jarraitu du, denbora errealeko saiakera gisa, eta Saiakera hemen hasten da liburua bihurtu da. Antologia horretan, 16 egilek errealitateari buruzko gogoetak proposatzen dituzte, nork bere belaunaldi-, ideologia- edo geografia-ikuspegitik begiratuta; eta horrekin irekiko da aurtengo Jaialdia.

Horrez gain, 2021eko edizioa zabaldu egingo da irakurketaren begirada artistiko berrietara eta artearen begirada literario berrietara, euskal literatura eta hizkuntza ez-hegemonikoen ekosistema jorratuz, literaturan jatorri migratzaileko ahots berrien sorrera ikertuz, sorkuntza garaikidearen inguruan saiakera eginez.

Dozenaka egile ibiliko dira horretan guztian, hitza, saiakera, edizioa, antropologia, soziologia, filosofia, kazetaritza, ikerketa, arte bisualak edo zuzeneko arteak oinarritzat hartuta.  

Gutun Zuria 2021-2020 Jaialdia hainbat formatutan egingo da:

  • Aurrez aurreko HEMEN batekin, Auditorioko topaketa eta hitzaldiekin, eta programa publiko batekin, non hitzak liburuetako orrien muga gainditzen duen eta hizketan hasten den musikarekin, artearekin, ahotsarekin, edizioarekin eta beste diziplina batzuekin.
  • Lineako HEMEN batekin, zeina, Bilbotik mundu osora zabaltzeaz gain, beste zentro batzuetara eta Buenos Aires, Habana eta Casablanca hirietara hedatuko den.
  • Egileen testigantzak eta ekarpenak bilduko dituen HEMEN batekin, Jaialdiaren artxibo eta legatu gisa, bestelako denborak proposatuko dituena literatura- eta arte-sistemaren inguruko hausnarketa, hitz eta jakintzarako.

Hemen? Han? Hemen eta han? Hemen edo han? Ez hemen ez han? Zenbat "non" biltzen ditu toki batek, Koldo Izagirrek susmatu bezala? Nola eusten zaio errotze bati, nola ukatzen da, nola eraikitzen da, nola partekatzen da? Zergatik ihes egiten du idazketak liburuetako eta beren orrietako "hemen" horretatik? Zein da betiko ibiltariaren tokia? Ez al da hori, izan ere, idaztearen eta irakurtzearen artea? Beti, denbora guztian, toki guztietan egitea? Museo bat al da gorputza? Gaixotasun somatiko bat al da artea? Egia da artearen tokia edo artea da egiaren tokia? Nola lortzen du jaialdi batek bere tokia, ez bada, hain zuzen, tokia eskainiz?

Galdera guztiak zabalik daude 2021-2020 Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizioan.

TOPAKETAK AUDITORIOAN

ANARI ETA IÑIGO ASTIZ. "INON IZATEKOTAN"
2021-03-23 / 19:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

MIREN AGUR MEABE, OLGA NOVO ETA BEÑAT SARASOLA. "TXIKITIK IDAZTEA HANDI"
2021-03-24 / 17:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

MARTHA ROSSLER, MARCELO EXPÓSITO ETA INMA PRIETO. "NOLA IRITSI GARA HARA HEMENDIK?"
2021-03-24 / 19:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

KAOUTHER ADIMI, MARGARYTA YAKOVENKO ETA IÑAKI ESTEBAN. "BI MUNDUREN ARTEAN BIZITZEN, NORBERAREN ESPAZIOA AUKERATUZ"
2021-03-25 / 17:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

MÓNICA OJEDA, ITXARO BORDA, YURI HERRERA ETA ARRATE HIDALGO. "LENGUAS PRIVADAS, IDIOMAS PÚBLICOS"
2021-03-25 / 19:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

MARTA PEIRANO. SARE SOZIALEI BURUZKO TOPAKETA GAZTEEKIN (HITZARTUTAKO JARDUERA)
26-03-2021 / 10:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

EIDER RODRIGUEZ, AIXA DE LA CRUZ, KATIXA AGIRRE ETA HAIZEA BARCENILLA. "SAIAKERA ETA FIKZIOAREN BIDEGURUTZEAN"
2021-03-26 / 17:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

MARTA REBÓN, ALEXEI YURCHAK, SANTIAGO GERCHUNOFF ETA IVÁN DE LA NUEZ. "HEMEN, LENINEN MAUSOLEOAN"
2021-03-26 / 19:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

MARTA PEIRANO. "ETSAIAK SISTEMA EZAGUTZEN DU"
27-03-2021 / 13:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

AMETS ARZALLUS, IBRAHIMA BALDÉ ETA GOIZALDE LANDABASO. "HORMAK ETA ZEHARKALDIAK"
2021-03-27 / 17:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

DAVID LE BRETON, ANNA MARÍA IGLESIA, LARA MORENO ETA TXANI RODRIGUEZ. "IBILI, ELKAR TOPATU, ALDENDU"
2021-03-27 / 19:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

TOPAKETAK BESTE EGOITZA BATZUETAN

ARGENTINATIK: DAMIÁN TABAROVSKY / PLATAKO UNIBERTSITATEA. "HEMEN, ERANTZUN BITXI GISA"
2021-03-23 / 21:30 / ONLINE

KUBATIK: MARTICA MINIPUNTO / ARTISTAXARTISTA. "MIHIAREKIN IDAZTEN"
2021-03-24 / 21:30 / ONLINE

MAROKOTIK: SALAH MALOULI /BOULTEK ZENTROA. “KULTURA GARAIKIDEA DARIJAN”
2021-03-25 / 21:30 / ONLINE

ARGITALPENEN AURKEZPENAK

"EL ENSAYO EMPIEZA AQUÍ" LIBURUAREN AURKEZPENA
2021-03-23 / 18:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

"ACROMÁTICA. UNA PARTIDA INMORTAL" LIBURU-KATALOGOAREN AURKEZPENA
2021-03-24 / 12:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

"AZKUNA ZENTROA - ALHÓNDIGA BILBAO. ARDOEN BILTEGITIK GIZARTE ETA KULTURA GARAIKIDEKO ZENTRORA" ARGITALPENAREN AURKEZPENA
2021-03-25 / 12:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

"GORPUTZAK, DESIRAK ETA ALMENDRATXO BATZUK. SRA. POLAROISKAREN FILM BAT" LIBURUAREN AURKEZPENA
2021-03-26 / 12:00 AUDITORIOA / -1. SOLAIRUA

KAPSULAK

Multimedia kapsulak, non artistek, idazleek, Jaialdiko aholkulariek edo erakundeko pertsonek sistema literario eta artistikoaren inguruan hitz egiten eta hausnartzen duten.

Najat el Hachmi
Iván de la Nuez
Alasne Martín
Beñat Sarasola
Iñaki Esteban
María Luz Esteban
Marco d’Eramo
Fernando Pérez
Txomin Badiola
Glenda León
Anjel Lertxundi
Joan Fontcuberta

...

Martxoaren 16an aktibatuko dira.

PROGRAMA PUBLIKOA

Gutun Zuriaren "irakurketa kultura" kluba

Jaialdiaren aurreko egunetan, Mediateka BBK-k irakurketa kultura kluba jartzen du abian, esparru artistiko ezberdinetan -literatura-sorkuntzan ere bai- izaten ari den eraldaketari buruzko baterako hausnarketa-proposamen gisa.  

Asteartea, martxoak 16, 18:00-19:30

Kultura aldaketan  

Asteazkena, martxoak 17, 18:00-19:30

Hitz bakoitzaren atzean 

Osteguna, martxoak 18, 18:00-19:30

Irauten duena 

Asteazkena, martxoak 24, 18:00-19:30

Kultura aldaketan  

Osteguna, martxoak 25, 18:00-19:30

Mugak zeharkatzen 

Ostirala, martxoak 26, 18:00-19:30

Urratsa eta bidea  

"Ariadnaren haria" deriba

Oscar Gómez Mata, Azkuna Zentroko artista AZkidea; eta Espe López

Ariadnaren haria Mediatekarako pentsatutako deriba bat da. Banakako bidaia bat, "Zer egiten dut nik hemen?" galdera joan-etorriaren muinean jartzen duena. "Ariadnaren hariari" tira egitea proposatzen du, espazio bat aurkitzeko eta, aldi berean, barneko paisaiatik bidaiatzeko. Zoria agertzen uztea, gure urratsek eta gure pentsamenduek marrazten duten labirintoan nahas dadin.

Gutun Zuria Irratia

Gutun Zuria irrati-moduan ere hedatuko da aurtengo edizioan. Lehen aldiz, Jaialdiak Gutun Zuria Irratia izango du, publiko berrietara iristeko kanal berria. Fisikoki Atariaren erdiko kuboan kokatua –lehen Infopuntua zen horretan–, soinu-leiho hau kanporantz irekiko da, eta espazio berri bat sortuko du Jaialdiarekin elkartzeko: edukien artxibo bihurtuko da, soinuen artxibo-banku. Gutun Zuria Irratia Idoia Jauregi kazetariak gidatuko du, eta in situ eta streaming bidez entzun ahal izango da martxoaren 24an eta 25ean, asteazken eta ostegunez, 18:30etik 19:30era.

"Hemen"go ahotsak edizio independentean 

Gutun Zuria argitaletxe independenteen munduaren topagunea izango da aurten ere, eta publikoari irekitako ekitaldi baten bidez argitaletxeen lanbidea erakutsi eta balioetsi nahi du, zigilu handi baten mende egon gabe benetako harribitxiak eta artefaktu literarioak argitaratzen baitituzte.

Martxoak 27, larunbata, 10:00etatik 12:00etara.

Informazio gehiago.


Laburrean

Non