Gutun Zuria 2021: Anari eta Iñigo Astiz: "Inon izatekotan"
Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia
Aurtengo Gutun Zuria irekiko duen emanaldi honetan Anari Alberdi (Azkoitia, 1970) abeslaria izango dugu gurean. Iñigo Astiz (Iruñea 1985), Berriako kazetari eta idazleak gidatuta, kantu bat den emaitzaraino doan bideaz jardungo du musikariak. Horretarako, bere ibilbide luzeko zenbait kantu esanguratsu hautatu eta abestuko ditu emanaldian zehar, gitarra soilaren laguntzarekin. Iñigo Astizen galderei erantzunez, kantu bat nola eta nondik sortzen den azalduko digu musikariak. Eta Anariren kantuetan hitzak duen garrantziari helduz, idazteko orduan izan duen bilakaeraz, aurkitu duenaz, bilatu duenaz, aurkitu ez duenaz, eta bidean galdu duenaz jardungo du, besteak beste.
Anari Alberdi (Azkoitia, 1970)
Kantari eta musikagile hau Euskal Herriko musikaren panoramako ahots pertsonaletako bat da, 1996. urtean Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu. Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin kolaboratu badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak. Beste musikari batzuekin batera, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da. 2018an, Adarra saria jaso zuen lehen emakumea izan zen. Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari-ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du. Egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik ere.
Iñigo Astiz (Pamplona, 1985)
Berria egunkariko kazetaria, kultura-ataleko kolaboratzailea. Lan hauek argitaratu ditu: Baita hondakinak ere (Susa, 2012) poesia-liburua, Kixotenean (Elkar, 2016) kronika-liburua, Analfabetoa (Susa, 2019) Lauaxeta sariaren irabazlea, eta Joemak eta polasak (Elkar, 2019). Gainera, Sylvia Plath poetaren Ariel eta beste poema batzuk (Cenlit, 2013) lana itzuli du, eta Sandro Penna idazlearen Sandro Penna. Bilduma bat (2019) antologia ere bai. Era berean, Euskal Herriko Elizan izandako pederastia-kasuak ikertu ditu, Alberto Barandiaran eta Miren Rubiorekin batera, Ez duzu abusatuko liburuan (Elkar, 2017). Ohorezko aipamena jaso du Rikardo Arregi kazetaritza-sarian 2015. eta 2017. urteetan. Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du (Euskadi Irratia, H28, Jakin, Argia, Euskalerria Irratia...). Hauek dira Mikel Ayerberekin batera egin dituen azken sorkuntza-lan poetikoak: Hondakindegia. Ikuskizun poetiko ez musikatua eta Hogeitavat. 2020an Euskadi Literatura Sariaren irabazleetako bat izan zen.
SARRERAK
AZ INFO-N: MARTXOAREN 9TIK 17RA.
LIBURUDENDAZ-EN: MARTXOAREN 18TIK 27RA.
3€ / 2€ AZ TXARTELAREKIN (BI SARRERA ESKURA DAITEZKE TXARTEL BAKARRAREKIN).
2€ 14 URTETIK BEHERAKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2021(e)ko Martxoak 23
- Ordutegia19:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa2 / 3 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web AZ Azkuna Zentroa


