Paul San Martín (Blues Boogie Woogie & Jazz Piano)

Aretxabaleta 2021(e)ko Martxoak 21
  • Paul San Martín (Blues Boogie Woogie & Jazz Piano)

Stay Bluesekin egindako lehen lanetik eta Tracks bere lehen diskotik hasita, Romain Gratalon bateria jotzaile frantziarrarekin batera grabatutako Paul 's Mood singletik pasata, eta bere azken diskora French Sessionera iritsi arte, Paul San Martin prestakuntza handiko eta musika beltzaren eta Bluesen garrantzia ezagutzen duten musikarien zerrenda horretako kide da. Urteen poderioz eta ohikoa ez den maisutasunez, nahitaezko erreferente bihurtu da estatuko eta Europako zirkuitu osoan zehar piano-jotzaile eta abeslari gisa.

San Martinek tradizio musikal hori sakondu, ikertu eta landu du. Garrantzi handiko artistekin lan egin du, besteak beste, Nico Wayne Toussaint, Otis Grand, Gerry Hundt, Lluís Coloma, James Armstrong,
Ñaco Goñi, Slam Allen, Chris Ruest edo Bluesaren kondaira handia, Billy Boy Arnold.

Kontzertu honetarako, Paul San Martinek bidaia musikal bat proposatzen digu pianoen historian zehar: Blues, Boogie Woogie eta Jazz, Atlantikoaren bi aldeen ikuspegitik. Bidaia horretan b izikide izango ditu, alde batetik, urte askotako ibilbidean lortutako esperientzia handia, eta, bestetik, New Orleanseko betiko musikarekiko maitasuna, adierazteko orduan generoaren barruan eragin gehigarririk ez duen artista baten maisutasunez eta heldutasunez gauzatua, zeina, eskubide propioz, erreferentea baita askorentzat.

aretxabaleta.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Martxoak 21
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Zaraia Aretoa

Non