Rabba Rabba Girl Zikloa: Kai Nakai + Mad Muasel
Kai Nakai
Iratxe Aguilera gazte gasteiztarrak Sormenerako Beka irabazi zuen Durangoko Azokan. Kai Nakai goitizenarekin ezagutarazi zuen bere burua eta “Kolpe” izenburuko bere lehen bideokliparekin harritu gintuen.
“Baimenik Gabe” da Kai Nakaik bere lehen diskoari eman dion izena. Euskaraz abestutako reggaeton-eko doinuen moduko erritmo berritzaileak dakarzkigu. Honetan, Kaik bere burua aurkeztuko digu, andrazko batek baino gehiagok bere burua islatuta ikusiko duen bizipen bat eskainiko digu: genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea, era guztietako harremanak bizitzea eta handinahia izatea, arrakasta lortzearekin batera.
Musika-mota honek berez dakartzan estereotipo guztiei aurre egin nahi die, bere hitzetan kolektibo bakar bat ere baztertu gabe. Hala, matxismotik kanpoko reggaeton doinuak egin daitezkeela erakutsiko digu, betidanik gizonez jositako musika-estilo honetan askatasunez adieraziz, tabuak bazterrean utzita.
Mad Muasel
Bilbotar neska honen esanetan, berak musika orokorrean maite du, baina bere kutuna dancehall doinua da. 2008an, Novato abeslariarekin batera egin zituen lehenengo lanak eta, urtebete geroago, “Bumclap Teachers” izenburuko lehenengo diskoa aurkeztu zuten. Une hartan, bere eginkizun bakarra sintetizagailuz moldaketak egitea zen. Inoiz ez zuen kantatu eta ez zitzaion burutik pasa ere halakorik egitea… harik eta egun jakin batean bere ahotsa grabatzea erabaki zuen arte eta, gainera, oso gustura geratu zen! Pozoia inokulatuta zegoen.
Ordutik, Mad Muasel ospea hatzen ibili da Novatorekin batera, hasierako artista gisa hainbat talderen kontzertuetan: The Wailers, Sizzla, Alborosie, Daddy Freddy, Morodo… Gainera, ViñaRock bezalako jaialdietan parte hartu du eta horietan Mad Muasel inoizko zuzen eta kementsuena ezagutu ahal izan dugu.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Martxoak 14
- Ordutegia12:30
- Lekua BBK Aretoa
Kale Nagusia, 19-21
Bilbao - Zenbatekoa15 €
- Sarrerak Erosi
- Web BBK Aretoa



