Miramongo Matinéea: Bach Camerata Miramon
J.S. Bach
Brandenburgeko 3. kontzertua [11']
Brandenburgeko 4. kontzertua [17']
Brandenburgeko 5. kontzertua [21']
Sarrera solteak kontzertu-eguna hurreratu ahala jarriko dira salgai, beti ere eserleku librerik egongo balitz.
Bachen ekoizpen kontzertante eta instrumentala, Köthenen egon zen bitartean (1717tik 1723ra), oso hizkuntza berritzaile eta abstraktua lantzeagatik nabarmendu zen. Bachen ustez, musika konposatzeak teknika harmonikoak eta kontrapuntistikoak ikertzea esan nahi zuen, horiek ahalik eta gehien zukutzea. Eta Köthen, non Anhalt-Kötheneko Leopoldo printzearen gortean kapera-maisu izan zen, horretarako toki egokia izan zen. Izan ere, printzeak musikarekiko zuen gogoberotasunaz gain, Bachek musikari gisa zuen funtzioa ez zen inoiz erlijio-errepertoriora mugatu bertan izan zen bitartean.
Christian Ludwigek, Brandenburgeko Margraveak, Bachen jotzeko moduarekin eta bere konposizioekin liluratuta, gorteko bere musika-taldearentzat pieza batzuk idazteko eskatu zion. 1721ean, Bachek kontzertu-bilduma bat eskaini eta dedikatu zion Ludwigi, martxoaren 24an, eta une hori gertatu zenetik 300 urte beteko dira egun gutxi barru. Margraveak, frantses hizkuntza eta ohituren maitalea, Six concerts avec plusieurs instruments izenburua eman zion bilduma honi. Margravea hil ondoren aurkitu zituzten kontzertuok partituraz betetako kutxa batean.
Matinée honetan, sei Brandenburgeko kontzertu hauetako hiru entzun ahal izango dira: hirugarrena, sol maiorrean, harizko instrumentuek (biolin-, biola- eta biolontxelo-trio banak) eta baxu jarraituak, kontzertu guztietan agertzen denak, osatzen dute; laugarrenak, hau ere sol maiorrean, hiru instrumentu solista, bi moko-txirula eta biolin bat ditu; eta bosgarrenak, re maiorrean, protagonismoa zeharkako flautari, biolinari eta klabezinari ematen die.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2021(e)ko Martxoak 13
- Ordutegia11:00
- Lekua Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Miramon Pasealekua, 124
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa7 €-tik aurrera
- Web Euskadiko Orkestra Sinfonikoa


