"Egitura sortzaileak: zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea", Idoia Cuestarekin
Kanpoko jolas-espazio bat diseinatu eta sortuko da kolektiboki, zume biziz egindako eskultura bat eraikiz, txabola edo iglu motakoa, erronboan gurutzatutako saskigintzako teknikak aplikatuz. Kasu horretan, zumea bizirik dago eta ehunean landatzeko eta manipulatzeko modua azalduko da, baita ondoren mantentzeko eta kimatzeko aholkuak ere. Gainera, egitura hauek egiteko erabil daitezkeen Salix generoko aldaerak eta espezieak ezagutuko ditugu.
Idoia Cuesta
Ehun-sortzailea da. Bere diseinuek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Artisautza Sari Nazionala da. Galiziako Biosferaren Erreserbako eskualde batean du lantegia, eta bertan saskigintza garaikideari buruzko klaseak ematen ditu.
Bere inspirazio-iturriak, ingurua, natura eta inguruko paisaia dira | www.idoiacuesta.com
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: elebitan
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2021(e)ko martxoaren 13(e)tik 2021(e)ko martxoaren 20(e)ra
- OrdutegiaMartxoak 13 eta 20 / 10:00-14:00 eta 15:00-17:00
- Lekua Kutxa Ekogunea
Rekalde. Hernani errepidea z/gabe
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa44 / 48 €
- HizkuntzaElebietan
- Web Kutxa Ekogunea


