THE MOOD RINGS

Bergara 2021(e)ko Martxoak 12
  • THE MOOD RINGS

Taldea 2018 bukaeran sortu zen Eibarren, Xabier Badiola gitarran, Markel Corral baterian,Andoni Lopez baxuan eta Olatz Ugarte abeslari izanik. 2019an lehenengo kantuak sortu eta beste proiektu batzuen eraginez erritmo nahiko geldoa izan ostean, 2020 urte hasieran egin zuen zuzenekoan debuta taldeak, eta urte bereko irailean lehen diskoa grabatu zuten Mutrikuko AME estudioan.

The Mood Ringsen estiloa 60 eta 70. hamarkadetako musika generoen amalgama bat dela esan daiteke; bluesa, rocka, soul eta jazza barne, psikodelia eta inprobisazioan ere sartuz. Gaur egungo stoner rock eta retro rock mugimenduen barruan sailkatu ahalko litzateke, betiere iraganeko soinuak oinarri izanda espresio eta berrikuntza ahalbideratuz. Talde erreferente batzuk aipatzeko Led Zeppelin, Allman Brothers Band, Cream, Free, Janis Joplin, Fleetwood Mac eta Jefferson Airplane daude, besteak beste, Blues Pills eta Graveyard talde modernoagoekin batera.

Pandemiaren eraginez 2020rako aurreikusita zegoen lehen diskaren argitaratzea 2021ra atzeratu da. “The Arrival” izenburupean, taldeak beraien hastapenean landutako 6 kantu bildu ditu, rock azkarretik, bluesetik pasa eta pasarte psikodeliko inprobisazionaletatik pasaz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Martxoak 12
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Agirre Plaza, 4
    Bergara
  • Sarrerak Erosi
  • Web Seminarixoa

Non