GAZTEIZ MENDI TALDEAREN 50. URTEURRENAREN ERAKUSKETA
Vital Fundazioak eta Gazteiz Mendi Taldeak lankidetza-ibilbide luzea egin dute, eta, orain, taldearen jaiotzaren 50. urteurrena ospatzen ari dira, une aipagarria. Vital Fundazioa erakusketa-zentroan antolatu den erakusketak mende erdiko ibilbidea egingo du bazkideen argazkiz osatutako panelen bitartez, baita Arabako mendizale ospetsuen arropez jantzitako manikien eta Arabako mendiei buruzko liburu eta giden bidez ere. Apirilaren 4ra arte egongo da ikusgai.
Gazteiz Mendi Taldea 1971n sortu zen, Gasteizko Kirol Klubeko Mendi Sailetik zetorren zale talde baten bultzadari esker. Egin zuten ibilbidea Arabako mendizaletasunaren oinarrietako bat izan zen eta gure lurraldeko mendi-jarduerak gerora izan duen arrakasta herrikoiaren oinarria.
Erakusketan, besteak beste, honako objektu hauek izango dira ikusgai: bazkideek atera eta Taldearen bost hamarkadako bizitzaren erakusgarri diren argazkiz osatu diren panelak, Arabako mendiei buruzko liburu eta gidak, Everesten maketa bat, Adolfo Madinabeitiaren alturako hamaka bat, Everestera egin zen Tximist espedizioko partaide baten, Juanito Oyarzabalen eta Juan Vallejoren 60ko hamarkadako arropaz jantzitako manikiak.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko apirilaren 4(e)ra
- Lekua Vital Fundazioa Erakusketa Zentroa
Postas kalea, 13 eta 15
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaBat ere ez
- Web Vital Fundazioa Erakusketa Zentroa


