Luna Miguel: "Hilda Doolitle: hacia la excitación y la magia"
"Oh! Diosas amadas" literatura zikloa 2021 (martxoko hitzaldiak)
Doan. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
OH! DIOSAS AMADAS
Hitzaldi ziklo hau taldeko maitasun gutun moduko bat da, eta lau hilabetetan zehar Estatuko hamar autore ezagunek beren erreferentziazko egileei buruz hitz egingo dute. Amodio deklarazio guztiek bezala, errenditze, pleitesia, kontu garbitze eta obsesio zatia izango dute. Gainera, denboran zehar beste egile liluragarri batzuei begiratzeko bidaia izango da, ispilu literarioen jolas zoragarri batean.
HILDA DOOLITLE: HACIA LA EXCITACIÓN Y LA MAGIA
Zikloaren hirugarren saioan, poeta handi batek beste batekiko duen mirespena agertuko zaigu. Lunak olerki sorta sendo eta arras interesgarria ondu du (narrazioan eta saiakeran egindako sartu-irtenez gainera, bi generoen arteko hibrido bikaina da Caliente bere azken lana, plazaratu berria). Hilda Doolitle izanen du solasgai, edo H.D., hau da, lanak sinatzen zituen bezala. Poeta liluragarria, misteriotsua eta gutxi ezaguna Espainian. Zehazki, haren literaturaren eta bizitzaren handitasuna, ausardiak eta aurkikuntzak erakutsiko dizkigu.
Streaming bidez ere bai, Youtubeko Pamplonaescultura eta Letraheridas topaketak kanaletan ere.
INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA
Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).
Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2021(e)ko Martxoak 11
- Ordutegia19:00
- Lekua Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña - Online https://www.youtube.com/watch?v=wFOVqYe67vk
- HizkuntzaGaztelania
- Web Kondestable Civivox-a


