"Izua azaletan. 60 terrorismo-urte Espainian, prentsaren bidez"
Begoña Urroz Ibarrola hogei hilabeteko haurtxoa zen DRILen (Directorio Revolucionario Ibérico de Liberación) bonba batek Amarako tren geltokian, Donostian, hil zuenean. Hilketaren albisteak leku diskretua izan zuen garaiko prentsan, terrorismoa fenomeno ezezaguna baitzen oraindik. Hainbat hamarkadatan zehar ia ez zen ezer jakin haren biografia laburraz, haren familiaz, ezta azken hauek galera nola bizi izan zuten ere. Hala ere, neskato haren izena Espainiak jasandako terrorismoaren lehen biktima gisa igaro zen historiara.
Erakusketa hau 1960ko ekainaren 27ko zorigaiztoko egun horretan hasten da, eta gure herrialdeak jasan dituen indarkeria terroristaren sei hamarkadak errepasatzen ditu
Vocento taldearen argitalpenen orrialdeen bidez.
Terrorismoaren Biktimen Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak bultzatutako erakusketa honek gure iragan hurbilaren ahanzturari aurre egiten dio, eta kazetaritza, bereziki gertaeren lehen lerrotik egindakoa, historiaren lehen zirriborroa dela berresten du.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko martxoaren 5(e)tik 2021(e)ko martxoaren 28(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
- Lekua Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaBat ere ez
- Web Montehermoso Kulturunea


