"Vitoria, 3 de marzo"

Getxo 2021(e)ko Martxoak 4
  • "Vitoria, 3 de marzo"

Gasteizen, 1976ko martxoaren 3ko gertakizunetan, poliziak bost langile hil zituen greba luze baten ostean. Begoñak, erdiko klaseko gazte batek, zuzenean biziko ditu "inoiz ezer gertatzen ez den hiria" astindu zuten gertakari horiek. Gero eta latzagoa den gatazka batean, zer alderekin bat egingo duten erabaki beharko dute hala berak nola bere familiak. Azkenean, sarraskiaren ostean, ez dira inoiz ere berdinak izango, ez Begoña, ez hiria, ezta herrialde osoa ere. Benetako istorio bat, benetako pertsonaiekin.

Víctor Cabaco hainbat lanetan aritu da zuzendaritzako laguntzaile gisa; besteak beste, Cien maneras de hacer el pollo al chilindrón (Kepa Sojo, 1997) eta El tren de la bruja (Koldo Serra, 2002) film laburretan, Sabotage (Esteban y Josemi Ibarretxe, 1999) eta Ouija (Juan Pedro Ortega, 2003) film luzeetan, eta Antena 3eko Compañeros telesailean, non zenbait atal ere zuzendu baitzituen. Vitoria, 3 de marzo zuzentzen duen lehenengo film luzea da. 

Fitxa


Laburrean

Non