"EMAKUMEAK KIROLARI - IÑAKI VERGARA"
Erakusketa honek emakumezkoaren kirolak bizi duen errealitatea eta bertan, gizartearen beste arlotan gertatzen den moduan, aurki dezakegun berdintasun eza erakustea du helburu. Kirol modalitate ezberdinetan aritzen diren emakumeek esakintzen dizkiguten gauza asko erakusten dizkigu, baina baita lortear dauden gauza horiek ere. Irudiak eta testuak nahasketa horren osagarri dira.
Argazkiek emakumeen egunerokoa erakusten dute. Partidutan fokua bere ahaleginean, sufrimenduan, teknikan, gaitasunean, talde lanean, plastikotasunean jartzen dute… Emakumezkoen kirolera hurbiltzen garenean galdu ezin ditugun arlo positibo guztietan, alegia.
Irudi hauek laguntzen dituzten testuek emakumezkoen kirolak bizi dituen hainbat egoera salatzeko balio dute. Esfortzu gehiago, gizartearen aitorpen eta aitorpen ekonomiko gutxiago, erabakitze postuetan emakumerik ez egotea, hedabideen arreta eskasa… Astiro-astiro hobetzen doazen egoeren mukulua, desberdinketa errinmo berean mantentzen den bitartean.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko martxoaren 1(e)tik 2021(e)ko martxoaren 18(e)ra
- Lekua Lekaio Kultur Etxea
San Juan, 3
Urnieta - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Lekaio Kultur Etxea



