"Hiloramas"
Haurrentzako jarduerak Civivox sarean (2021eko otsaila)
SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN. GURE ETXEA APAINDUKO DUGU. DIANA ARBONIÉS. LA CRAFETERA.
4 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.
Jarduera plastikoa familiartean. Arte plastikoetako hainbat baliabide landuko ditugu irudimena akuilatzeko eta gure alderik sortzaileena indartzeko, gure etxerako hainbat apainketa mota polit sortze aldera.
HILORAMAK
Hilorama teknikak hari koloretsuak erabiltzen ditu irudi geometrikoak, abstraktuak edota bestelako irudikapenak sortzeko, hariak iltze multzo baten inguruan tenkatuz. Pieza txikiak sortzeko modu erraz eta originala da gure etxea apaintzeko. Animatu eta zatoz teknika hau ezagutzera, margolan apaingarri bat eginez!
6-11 urte, heldu batek lagunduta.
OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA
Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).
Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2021(e)ko Otsailak 13
- Ordutegia11:00-13:00
- Lekua Iturramako Civivox-a
Eskirotz, 24
Pamplona/Iruña - HizkuntzaGaztelania
- Web Iturramako Civivox-a


