URTARRIJAZZ 2021: Miguel Villar Quartet: "Apátrida"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • URTARRIJAZZ 2021: Miguel Villar Quartet: "Apátrida"

Kontzertua. Urtarrijazz’21. Hemengo jazzaz beteriko urtarrila. Apátrida. Miguel Villar Quartet.

Dohainik. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Miguel “Pintxo” Villarrek luxuzko laukote bat ekarriko digu. Hona hemen kideak: Toni Saigi, pianista gazte bikaina; Marc Cuevas, eszenako kontrabaxu-jotzailerik sendoen eta mugituenetako bat; eta Oriol Roca, bateriajotzaile irudimentsu eta pertsonala. Taldeak Miguel Villarren konposiziorik freskoen eta sakonenak jotzen ditu; azken buruan, konposizioak halako hari bat dira kideen arteko sormena eta lotura sortzen uzteko. Hortxe daude prestakuntza ezberdineko musikariok urteetan elkarrekin egindako grabazio eta emanaldi ugariak, haien artean dagoen kidetasun musikal izugarriaren erakusgarri. Batasun horren emaitza bere ederrean ageri da zuzeneko saioetan, zirraraz, bizitasunez eta ustekabez beteriko saioak baitira, eta musikari bakoitzak konplexurik gabe eta askatasunez agertzen du bere ikuspegi musikala. Oraingo honetan, eta laukoteko musikariek lagundurik, Apátrida aurkeztuko du bere jaioterrian, hots, 2019an argia ikusi zuen disko-lana, jazza maite dutenek bikain hartutakoa.
Miguel “Pintxo” Villar (saxoa); Toni Saigi (pianoa); Marc Cuevas (kontrabaxua); eta Oriol Roca (bateria).

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.


Laburrean

Non