Mikel Azpiroz: "ISLAK"

Bilbao 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • Mikel Azpiroz: "ISLAK"
  • Mikel Azpiroz: "ISLAK"

Mikel Azpiroz pianista donostiarrak bere bakarkako Islak disko berria aurkeztuko du kontzertu honetan. Abesti berriez gain Zuri eta Gaua diskoek biltzen dituzten konposizio sortak osatuko du emanaldia, mende bat baino gehiago luzatzen den denboraz kanpoko asmoarekin. Inpresionismotik blues-era, beste lurralde batzuetako lurrin exotikoetatik –Euskal Herrikoak ere izan daitezkeen lurraldeak- abangoardiako joeretara, bere musikak geltoki ugari ditu, beti ere kaxoi itxiak saihestuta. Melodia lasaiak dira, gauekoak, intimistak, egileak “Elkano Browning Cream” proiektuarekin garatzen duen bide erritmiko eta ludikokoaz bestelakoak.

  • Mikel Azpiroz: pianoa 
  • Karlos Arancegui: bateria 
  • Fernando Neira: kontrabaxua 

Laburrean

Non