"Seeing Auschwitz"
Koldo Mitxelena Kulturuneak Seeing Auschwitz erakusketa hartuko du uztailaren 3ra arte. Erakusketaren hasiera eguna, urtarrilaren 27a, sobietar soldaduek Auschwitz-Birkenauko nazien kontzentrazio- eta desagertze-eremua askatu zuten eguna da, 1945ean; Nazio Batuen Batzar Nagusiak ofizialki aldarrikatu zuen egun horretan Holokaustoaren Biktimak oroitzeko Nazioarteko Eguna.
Erakusketaren abiatua da Auschwitzeko eremuaren imajinario kolektiboan eraiki dugun "irudia" berrikusteko asmoa. Irudi hori, nagusiki, argazki oso ezagunen multzo batetik eraiki da, eta erakusketa honetan beste batzuk ere agertzen dira, ez dira hain ezagunak.
Argazki horiek ez dira asmo gabeak, eta argazkilariaren begiradak guk geure irudia eraiki dezagun laguntzen digu. Argazkien begirada fotografiko horiek berrikustea eta aztertzea da "Auschwitz berriz begiratzeko" balio duena, argazkiak nola, noiz eta zergatik egin ziren berrikusteko, hain zuzen ere.
Horrez gain, bizirik atera direnen lekukotzak, presoen eta borreroen marrazkiak eta erretratuak jasotzen dituen bideo bat ere badu, baita Gipuzkoako lurraldearekiko lotura bat ere, zelaira deportatutako batek daraman Realaren insignia baten bitartez.
Erakusketaren amaieran, pantailetan jarritako irudiak daude. Irudi horiek indarkeria garaikidearen formetara igortzen dute, erakusketa honen bidez irekitzen den programa hedatuaren erakusgarri gisa. Programa hori 2021eko otsailetik uztailera bitartean izango da.
| 1468 Kb | ||
| 1392 Kb |
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2021(e)ko urtarrilaren 27(e)tik 2021(e)ko uztailaren 3(e)ra
- Lekua Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez
- Web Koldo Mitxelena Kulturunea


