Liburu Baby Kluba online: "Sopa de pollo con arroz"

Online 2021(e)ko Urtarrilak 25
  • Liburu Baby Kluba online: "Sopa de pollo con arroz"

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Ana Molinak Sopa de pollo con arroz: el libro de los meses liburua irakurriko du. Kalandraka agitaletxeari esker, Maurice Sendakek idatzi eta ilustratutako, liburuaz goza dezakegu, Gloria Fuertesek eginiko bertsioan.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Urtarrilaren 25ean, 18:15etatik aurrera, ikusgai egongo da.


Laburrean