"Un chien andalou" + "L'Âge d'or"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urtarrilak 6
  • "Un chien andalou" + "L'Âge d'or"
    © Luis Buñuel Film Institute

Un chien andalou (1929)

Frantzia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Luis Buñuel. Gidoia: Luis Buñuel, Salvador Dalí. Argazkia: Albert Duverger. Muntaketa: Luis Buñuel. Aktoreak: Simone Mareuil, Pierre Batcheff, Jaime Miravilles, Salvador Dalí, Luis Buñuel. Iraupena: 17 min.

INTERTITULUAK: frantsesa, euskara

Laino batekin ilargia zeharkatzen eta bizar-labana batekin begi bat erditik ebakitzen egin zuen amets Buñuelek. Esku batekin inurriz beteta egin zuen amets Dalík. Hala, gidoi bat hasi ziren idazten ideia horietatik abiatuta, eta Parisen filmatu zuten. Hor hasten da Luis Buñuelen karrera zinematografikoa.

+

L'Âge d'or (1930)

Frantzia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Noailleseko bizkondea. Gidoia: Luis Buñuel, Salvador Dalí. Argazkia: Albert Duverger. Muntaketa: Luis Buñuel. Aktoreak: Gaston Modot, Lya Lys, Caridad de Laberdesque, Lionel Salem, Germaine Noizet. Iraupena: 63 min.

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara

Debuta egin eta handik urtebetera, Luis Buñuelek bere bigarren filma zuzendu zuen, Un chien andalou (1929) izugarri gustatu zitzaien talde surrealistaren mezenas Noailleseko bizkondeek finantzatuta. Dalíren ekarpen batzuekin idatzi zuen Buñuelek gidoia. Pelikulak berealdiko eskandalua sorrarazi zuen estreinatu zen gau beretik.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Urtarrilak 6
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non