"Safari"
Piñote eta Kalabazin dira antzezlan honetako protagonistak. Lehoia desagertu egin da oihanetik, eta desagerpen misteriotsua ikertzen hasiko dira jirafari, tximinoari, elefanteari eta krokodiloari galdetuz. Abenturan murgilduta daudela, lehoiarekin egingo dute topo, baina pentsakor eta triste dago lehoia, orro egin ezinik. Zergatik iraintzen du krokodiloak lehoia behin eta berriz? Zer dela eta baztertu dute gainerako animaliek?
Lehoiaren tristeziaren arrazoiak ikertzen saiatuko dira gure protagonistak.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data 2020(e)ko Urtarrilak 25
- Ordutegia12:00
- Lekua Biteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani - Zenbatekoa3 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Biteri Kultur Etxea


