(BERTAN BEHERA) Eñaut Elorrieta
Musikarako duen berezko grina oinarri, etengabe esperimentatzeko eta hobetzeko pasioak eraginda iristen da Eñaut Elorrieta Irteera argiak proiektu berri honetara. Berak osatutako letrez gain zenbait idazleren hitzak ere musikatu ditu: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi, besteak beste.
Disko disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean.
- Ahotsa eta kitarra akustikoa: EÑAUT ELORRIETA
- Bibolina, biola eta koroak: MAITE LARBURU
- Kontrabaxua eta baxua: FERNADO NEIRA
- Kitarra elektrikoa, teklatuak, koroak: RUBEN CABALLERO
- Bateria, perkusioa eta koroak: ANDER ZULAIKA
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Martxoak 20
- Ordutegia21:00
- Lekua Lasarte Aretoa
Elexalde, 8
Igorre - Zenbatekoa8 / 10 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Lasarte Aretoa


