Fas zinekluba: "Bagdad Café"
Bagdag Cafe - R.F. Alemania-USA - 1987 - 91 m. - Zuz Percy Adlon - V.O.S.C.
+FLb (KORTeN!) Mateoren ama, Josemari Goenaga-Aitor Arregi.
Gonb.: Lander Otaola (aktorea). Josemari Goenaga-Aitor Arregi (zuz)
Percy Adlon (Munich, 1935) se inicia en realización para TV, Bagdag Café le da reconocimiento y fama internacional.
Percy Adlon (Munich, 1935) errealizazioan hasi zen telebistarako, eta Bagdag Café filmak eman dizkio nazioarteko errekonozimendua eta ospea.
Erritmo barearekin hasten da filma, eta ia ezerezaren erdian kokatzen gaitu (Mohaveko basamortua, Arizona). Adlonek ustekabeko bira bat ematen dio, bidaia turistiko bat haustura bihurtzen duenean eta 'emigrante' izaera ere ematen dionean (inguru latz batera egokitu beharra, eta paperik gabe). Eta ezusteko gehiago ekarriko dizkigu; antzerkigintzan eta kantuan trebatua dagoelako, beharbada, kabaret-espazio bat sorrarazten du, eroetxe bat, non denbora (artean hutsala izan dena) zentzua hartzen hasten den eta harekin joko bat egiten duen.
Ondo zehaztutako pertsonaiak ageri zaizkigu (Alemaniako eskola), eta, ezinbestean, gero eta maitagarriagoak egingo zaizkigu; horretarako, Marianne Sagebrecht handiarekin kontatuko du (handia alde guzietatik), eta haren parean, Jack Palance berezia. Ziur naiz filma bukatzean guztiok aterako garela abesti bat ahoan.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2020(e)ko Urtarrilak 7
- Ordutegia19:45
- LekuaEl Carmen aretoa
Indautxu plaza
Bilbao - Zenbatekoa3 / 5 €
- HizkuntzaGaztelania


