"EL MARAVILLOSO MAGO DE OZ"

Galdakao 2020(e)ko Abenduak 27
  • "EL MARAVILLOSO MAGO DE OZ"

Familia osoarentzako musikal honek Dorothyren eta Toto txakurraren istorio alegiazkoa kontatzen digu. Bi pertsonaiak alegiazko herrialdera eraman zituen zikloi batek: Oz herrialdera.

Bertan, Esmeralda hirira abiatu da Dorothy eta, bidean, burmuinik gabeko txorimaloa, bihotzik gabeko latorrizko gizona eta oihaneko ausardiarik gabeko lehoia ezagutuko ditu. Mendebaldeko sorgin maltzurrari ere aurre egin beharko dio.

Abenturaz jositako bidea egingo dute elkarrekin, beren gabetasunak gainditzeko bidea topatzeraino. 

Zuzendaritza, koreografiak eta jantziak: Silvia Villaú

  • Argiztapen diseinua: Tomás Padilla
  • Soinu diseinua: Pitu Paixá
  • Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Theatre Properties
  • Ekoizpena: Tomás Padilla

www.theatreproperties.com


Laburrean

Non