Gitarra kontzertua: Jean Marie Ecay & Pablo Fdez Arrieta
Bi musikari hauek duela 30 urte ezagutu zuten elkar, Madrilen, besteak beste John Abercrombie eta Jerry Bergonzi jazz musikari estatubatuarrek gidatutako ikastaro batean.
John Abercrombie, 2017an zendua, nortasun handiko musikaria izan zen eta ezinbestekoa gitarra garaikidearen eboluzioa ulertzeko.
Jean Mariek eta Pablok Abercrombieren "Ralph's piano waltz" eta "Labour day" konposizioak joko dituzte, bere omenaldi gisa. Beraien diskoetako ("D'aquí para lá", "Batzen gaituena", "Gemini mod", "Hamaika") hainbat jatorrizko konposizio eta jazz standard batzuk ere eskainiko dizkigute.
Sarrerak
Leku mugatua.
8€. Bazkideentzat, 5€.
Aurrez salgai, Udaletxeko harrerako kutxazainean (egunero, 08:15-20:00) pertsona bakoitzeko (NAN zenbaki bakoitzeko) 2 sarrera hartu ahalko dira gehienez.
Sarrera guztiak ez badira agortzen, egunean bertan 17:30etik aurrera jarriko dira salgai geratzen direnak, frontoiko sarreran.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Abenduak 19
- Ordutegia18:30
- LekuaUni frontoia
Markina-Xemein - HizkuntzaBat ere ez
- Info Gehiago


