Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga: "Geltokiak Izarretara"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 18
  • Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga: "Geltokiak Izarretara"

Kultur Gabonak 2020ren barruan.

Iraganeko euskal kantagintzaren errepaso bat Jabier Muguruzaren ikuspuntutik. Atzera begiratze bat, nostalgiarik gabea, baina maitasunez erreibindikatuko zuena ondare hori (eta, bide batez, beste hainbat euskal egilena). Muguruzaren aukera izan da 15 kanturen bertsioak egitea, 80ko eta 90eko hamarkadetakoak; itzal handiko euskal egileen kantuak, bere baitan leku berezia eta kuttuna okupatzen dutenak. Eta obra borobiltzeko, alde batetik, Bernardo Atxagaren testua, proiektu honetarako espreski idatzia: "Alfabetoa Muguruzaren diskoarentzat" eta, bestaldetik, luxuzko banda bat izan du alboan: Mikel Azpiroz (Rhodes, Wurlitzer, Hammond C3, piano eta moldaketak), JeanMarie Ecay (gitarra elektriko, akustikoak eta moldaketak), Mikel Artieda (baxu elektrikoa) eta David Gómez (bateria eta perkusioa).

 


Laburrean

Non