"10 urte Lete gabe": "Hor zaude nonbait" kontzertua
Antton Valverde (Ahotsa eta pianoa), Joxan Goikoetxea (Akordeoia), Klara Mendizabal (Sopranoa) eta Francisco Herrero (Biolina eta biola) musikariek omenaldi kontzertua eskainiko diote Xabier Leteri, Nafarroako Antzerki Eskolan. Abenduak 17, osteguna. 19:00etan. Sarrerak salgai (8 €) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Karrikiri Elkartean (Xabier karrika, 4). ’10 urte Lete gabe’ omenaldia. Antolatzaileak: Nafar Ateneoa, Karrikiri eta Iruñeko Udala.
Oraingo honetan, Antton Valverdek Xabier Lete bere betiko lagunaren letrak eta poemak musikatu dituen kantu sorta berezia eskainiko digu. Ibilbide luze honetan egin duen lan horretan, beste musikari-kolaboratzaile eta lagun bat izango du lagun, Joxan Goikoetxea akordeoilaria. Klara Mendizabal sopranoaren ahotsak eta Francisco Herreroren biolinak eta biolak koloratura berezia ekarriko diote proposamen intimo honi, Oiartzungo poeta eta musikariaren heriotzaren hamargarren urteurrena ospatzeko.
Musikariak: Antton Valverde (ahotsa eta pianoa), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Klara Mendizabal (sopranoa), Francisco Herrero (biolina eta biola).
Sarrerak: 8 €. Karrikirin eta Nafarroako Antzerki Eskolan (online ere bai).
Oharra: Karrikiri Euskal Dendan salgai eta bi ekitaldietan ikusgai egongo dira Xabier Leteren obrak eta berari buruzko liburuak, CDak eta DVDak.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Abenduak 17
- Ordutegia19:00
- Lekua Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin, 5
Pamplona/Iruña - Zenbatekoa8 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Nafarroako Antzerki Eskola


