(ON LINE) Araba Encounter 2020
Aurtengo Araba Encounter gure betiko Partyneten egingo da, oraingoan online formatuan, eta Discord erabiliko dugu atalak kudeatzeko. Twitch izango da gure agertoki birtuala, eta bertatik jarraitu ahal izango da partyaren jarduera guztia.
ARTE DIGITALA
Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa.
Parte hartu eta aurkeztu zure produkzioa lehiaketetara.
Lehiaketak:
- Wild Compo
- Old School Music
- Film Laburra
- 3D irudiak
- Irudi Digitala
- Musika Digitala
- Argazkien Itxuraldatzea
- Argazki Lehiaketa
- Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music, GIF, Laburmetraia)
- Bikoizketa Lehiaketa
- AMV
Lanak aurkezteko lizentzia
Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.
Proiekzioak pantaila nagusian
Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.
Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.
JOKOAK
Jo erronka zure lagunei Araba Encounter edizio hontan antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!
Bidali games@euskalencounter.org-era joko arloko proposamen eta iradokizunak.
OPENGUNE
Kanal irekia da: edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. Eremu honetan, hitzaldiak eta erakusketak egingo dira doan, gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz, bai eta interesa duen orori teknologia hurbiltzeko tailerrak ere.
NONDiscord:
#opengune
Aurrez aurreko Araba Encounterreko Opengunea bezala, sarrera libreko gela bat izango da. Bere jarduerak izango ditu.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2020(e)ko abenduaren 5(e)tik 2020(e)ko abenduaren 6(e)ra
- LekuaON LINE
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan, 340 eserleku
- Sarrerak Erosi


