BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Bilbao 2020(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

 

Nazioarteko mendiko pelikula onenak Bilbon pantailaratuko dira abenduko lehen hamabostaldian, 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren 13. edizioan. 18 herrialde ordezkatzen dituzten 54 film aurkeztuko dira aurtengo lehiaketan, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz. 

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2020 - Egitaraua [PDF]

Sarrerak

 

Datuak

  • 175 lan aurkeztu dira festibalera, 36 herrialde ordezkatuz. Sekula baino kopuru handiagoa.
  • Sail Ofizialerako 54 film hautatu dira, 18 herrialde ordezkatuz.
  • Amerikar Estatu Batuak (11), Espainia (10) eta Frantzia (7) dira jatorri nagusiak.
  • Alemania (2), Australia (1), Austria (1), Brasil (1), Eslovakia (1), Erresuma Batua (3), Finlandia (1), Grezia (1), Hego Korea (1), Italia (3), Kanada (3), Norvegia (1), Polonia (2), Suitza (3) eta Zeelanda Berria (1).
  • Euskal Herrian ekoiztutako filmak 5 dira, horietako 4 jatorrizko bertsioan euskaraz, eta denek hautatu dute Mendi Film nazioarteko estreinaldia egiteko.
  • Estreinaldiak: 7 Nazioartekoak, 1 Europa mailakoa, 28 Espainia mailakoak eta 18 Euskadi mailakoak
  • 24.000€ banatuko dira Sail Ofizialeko 12 sariekin

Euskalduna, Golem, Sala BBK eta ON-LINE

Pelikula hauek guztiak eta lehiaz kanpoko Zabalandi sailean proiektatuko direnak, Bilboko Euskalduna Jauregian, Sala BBK-n eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan eskainiko dira. Areto horietan ospatuko da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia presentziala, publikoarekin, sasoi horretan Covid-19 pandemiari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak bermatuta.

Eta lehendabiziko aldiz, On-Line ere jarraitu ahal izango dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edukiak: Sail Ofizialeko filmak, mahai inguruak, hitzaldiak, eta ekitaldi bereziak, nahieran ikusi eta gozatu ahal izango dira, noiznahi eta nonahi, festibal garaian.

Programazioaren berri emango da aurrerago.

Epaimahaia

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sail Ofizialeko pelikulak epaitzeko ardura talde honek izango du:  

  • Asier Altuna Iza, zinema zuzendaria eta gidoigilea  
  • Paula Olaz Moratinos, zinema, telebista, antzerki, dantza eta bideo-jokoetarako soinu banda sortzailea
  • Itziar García Zubiri, dokumentaletan espezializatutako sormen ekoizlea
  • Iwona Zielinska-Sasiada, kultura kudeatzailea, eta musika eta kirol proiektuen koordinatzailea Madrilgo Poloniar Kultur Institutuan (Instituto Polaco de Cultura) 
  • Jon San SebastiánLópez, ikus-entzunezko baliabideetako ikaslea

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Web BBK Aretoa

Non