Bilboko Udal Musika Banda: "Euskal Herriko batutak II"
Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenaren soinua" kontzertu programa.
“Musika emozioen artisautza da: emozioak ukiezinak dira, baina eraginkorrak ere bai, eta ezin atzituzkoak dira, baina gozatu ahal dira. Bilboko Udal Bandaren 125 urteek ezin konta ahala soinuzko unez bete du gure oroitzapen kolektiboa. Bidezko ez ezik, beharrezkoa ere bada hori ospatzea, oraindik ere aldarrikapenezko ekintza baita balioa ematea musika bandek gure gizartearen kultur garapenean izan duten eraginari, Garai zailagoetan, egoera hauskorragoetan, eragin izan baitzuten garapen hori, eginahalak eginez beren ahotsa herri baten ahots bihurtzearren, emozio askotariko baina aldi berean hurbilekoen irrikaz bizi zen herri baten ahots.
Lurraren eta lokatzaren apaltasunetik, baina ideia eta emozio itzelak eraikiz, arteak eta gizakiak elkarren artean duten hurbiltasuna eratzen baitute ideiek zein emozioek. Arte lanak esanahi bakarra ukan lezake: gainerakoekin partekatu ahal izatea. Soinuaren oroitzapenak erakusten digu gurari horren benetakotasuna, gure lanaren zer-nolakoa. Eskerrik asko lagun egiteagatik eta gure ondoan izateagatik. Aurrera”.
José R. Pascual-Vilaplana
Zuzendari titularra
ABENDUAK 1: EUSKAL HERRIKO BATUTAK II.
Gonbidatutako zuzendariak: Hilario Extremiana, Iker Sánchez eta Iñaki Urkizu (BMB zuzendariordea)
Programa: BARNES “Symphonic Overture”, HOROWITZ “Dance Suite”, KAY “Western Symphony. Saturday Night”, TICHELLI “Postcard”, PERSICHETTI “Divertimento for Band” eta LEKUE “Zaraitzu”* / * Erabateko estreinaldia
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2020(e)ko Abenduak 1
- Ordutegia19:00
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Arriaga Antzokia


