(Online) Liburutegi laguntzailea online ikastaroa - XVIII. edizioa (UNED-Bergara)
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Bibliotekonomia arloan dagoen eskaintza urriaz jabetuta, eta komunitatearen zerbitzura jarduteko bere politikari jarraituz, XVIII. LIBURUTEGI LAGUNTZAILE IKASTAROA aurkezten du, gaur egun, 2003az geroztik bezala, formakuntza zorrotza ematea helburu duena.
Ikastaroa online ematen da; honela, materia honetan interesa duen edonork, beti ere internetera sarbidea izanda, ikastaroa egin dezake, aurrez aurreko nahitaezko klaseetara etorri beharra izan gabe.
HELBURUAK
Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, katalogatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko profesional espezialistak trebatzea da helburu orokorra.
HARTZAILEAK
Praktika katalografikoan eta bibliotekonomia ezagupenetan sakontzen interesa duen oro, edo informazioaren kudeaketarako enpresa baten lan egin nahi duena. Ikastaroa, katalogazioa, antolamendua eta Liburutegi baten bildumak eskatzen duen metodologia eta kontzeptuen inguruan birziklapen profesionala behar dutenei zuzentzen da ere.
METODOLOGIA
Parte hartzaileek, on line bidez soilik lor daitezkeen baliabideen bidez, ezagupenak jaso eta esperientziak biziko dituzte: multimedia materiala, liburuak, ariketak etab. Era berean, proposatzen diren ariketa eta eztabaidetan parte hartzea dinamizatzen eta monitorizatzen da.
PLAZA MUGATUAK
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2020(e)ko azaroaren 30(e)tik 2021(e)ko ekainaren 14(e)ra
- OrdutegiaOnline
- LekuaGuztiz online
Bergara - Zenbatekoa995 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


