Gidoi analisirako ikastaro-tailerra
Nola aurkitu gidoi on bat filma bikain bat egiteko
Zer du garrantzitsua eskuartean dudan gidoiak filma batean bihurtzeko? Egitura eta erritmoa egokitzen dirakontatzen den istorioari? Pertsonaiek badute komeni den tonua?
Tailer honetan, gidoi-bertsio bat behin betiko gidoian bihurtzen duten gakoetan sakonduko dugu
- Ezinbestekoa sarrera e-postaz erreserbatzea apika.asociacion@gmail.com helbidean, edukiera bete arte eta COVID19arengatik ezarritako neurriak errespetatuz.
- Hitzaldi hau streaming eskuragarri egongo da www.apika.eus webgunean.
Azaroaren 26ean
HIZLARIA/ALICIA LUNA
Alicia Lunak Gidoi Onenaren Goya Saria jaso zuen Te doy mis ojos filmagatik Iciar Bollainekin batera, eta Europako Gidoi Onenaren Saria jaso zuen urte berean. La boda de Rosa estreinatuko du laster Iciar Bollainekin batera (Epaimahaiaren Sari Berezia Malagako Jaialdian). Bere irakasle jardueran Madrileko Gidoi Eskolaren sortzailea da eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko Gidoi eta Dramaturgiako Masterraren zuzendarikidea. Gidoietako aholkulari ere aritzen da estatuko eta nazioarteko tailer eta laborategietan.
Azaroaren 27an
HIZLARIA/PEDRO RIVERO
Bilbo, 1969. Zinema, telesail eta bideo-jokoetako gidoilaria eta komikigile eta antzerkigilea. El Hoyo filmaren gidoia idatzi du, Netflixen plataformaren historian ingelesa ez den hizkuntzan gehien ikusia dena, alegia, top 1 izanik nazioartean. Baita hainbat sari jasotako Psiconautas, Los Niños Olvidados, Goomer eta La Crisis Carnívora animazioko film luzeak ere, beste batzuen artean. Hainbat Goya jasota ditu eta Zinemako Gidoi irakaslea da Euskal Egile Berrien Plataforman eta EHZE Euskadiko Zinema Eskolan. Zuzendari eta produktorea ere bada.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data Azaroaren 26(e)tik azaroaren 27(e)ra
- Ordutegia9:00 - 13:00
- LekuaEuropa Biltzar Jauregia
Gasteiz Etorbidea, z/g
Vitoria-Gasteiz


