El Drogas

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Ekainak 13
  • El Drogas

OHARRA: Kontzertu honen hasiera ordua 18:00etara aurreratu da, emanaldiaren iraupenak eta COVID-19aren transmisioa saihesteko indarrean diren neurriek eraginda. Sarrera itzuli nahi dutenek ekainaren 1 ra arte egin ahal izango dute. Sarrera online erosi zutenek mezua bidali beharko dute dksarrerak@donostia.eus helbidera eta leihatilan erosi zutenek honako inprimakia bete edo leihatilan bertan itzuli beharko dute.

Enrique Villarreal "El Drogas" (ahotsa eta gitarra), Txus Maravi (gitarra eta ahotsa), Flako Txarrena (baxua eta ahotsa), Brigi Duque (bateria eta ahotsa)

Izen handiko El Drogas (Enrique Villarreal Armendáriz) iruindarra hogeita hamar urtez Barricada rock taldeko burua izan delako da ezaguna, eta rol horrek bihurtu du gure herrialdeko generoaren ikonoetako bat. Haren musika-hastapenak 1980ko hamarkadan hasi ziren, Punk Sapos Band eta Kafarnaún taldeetan parte hartu zuenean. Handik gutxira Barricada sortu zuen, eta 1982an eman zuten lehen kontzertua, Noches de Rock&Roll debuteko LPa kaleratu baino urtebete lehenago. Une horretatik aurrera, bere diskografiak 23 titulu gehiago ditu 2010era arte (milioi bat ale baino gehiago saldu ditu, urrezko lau disko eta platinozko beste bi).

El Drogas-ek Solo quiero brujas en esta noche sin compañía azken lanaren zati bat aurkeztuko du Donostiara ekarriko duen biran.


Laburrean

Non