Miren Tirapu: "Gorputz aldakorra, gorputz askea"

Gernika-Lumo 2020(e)ko abenduaren 12(e)tik 2020(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • Miren Tirapu: "Gorputz aldakorra, gorputz askea"

Artedramak antolatutako "Keinu, antzerkira hurbilduz" antzerki tailer trinkoen baitan.

Miren Tirapu (Iruñea 1981). Centre de Estudis Cinematografics de Catalunyan diplomatua, eta Kultur eta Gizarte Antropologian graduatua. Antzerki fisikoari jarraituz Maria Stoyanova-rekin elkarlanean aritu zen Bartzelonan. Grotowski Institutuan (Polonia) eta E.I.C.TV-en (Cuba) aktore eta zuzendaritza ikastaroak jaso ditu. Egun, antzerkiko irakasle gisa eta hainbat konpainiekin aktore lanak egin ondoren (Artedramarekin Publikoari gorroto eta Hamlet, Vaivenekin Sherezade eta tipularen azalak, besteak beste) zuzendari eta aktore lanetan jarduten du  bere konpainian: Beheko Larraine. Manifestu bat antzezlanarekin Libanon, aktore hoberenari saria jaso zuen 2019an.

Gorputz aldakorra, gorputz askea

Objektua-gorputza-hitza. Hiru baliabide hauetatik abiatuko gara gure egunerokoan mugatzen gaituzten araudi edo muga desberdinak apurtzeko. Barne-bulkadak jasotzea eta gorputz fisiko sentiberago bat lortzea izango dugu helburu. Gorputz aske eta aldakor bat lortzea. Objektutik. Gorputzetik. Hitzetik.

 

 

 

 

Artedrama

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2020(e)ko abenduaren 12(e)tik 2020(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • Lekua Elai-Alai Aretoa
    Foru Plaza, 2
    Gernika-Lumo
  • Zenbatekoa25 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Elai-Alai Aretoa

Non