"Lyceum Club"
- Lan honek kontatzen du nola sortu zen 1926an Lyceum Club izenekoa: emakumeak eta beraien hezkuntza, kultur eta lanbide garapena defendatzen zituen kluba.
- María Goiricelayak zuzentzen du antzezlan hau, klub aitzindari honen sortzaileak gogoratzen dituena: María de Maeztu, Zenobia Camprubí, Carmen Baroja eta Pilar de Zubiaurre.
- Sarreren prezioa 10 eurokoa da, eta azaroaren 18an, 19an eta 20an erosi ahalko dira Bilboko Sozietate Filarmonikoaren txarteldegian, 11:00etatik 17:00etara.
- Antzezlan honetan, une oro beteko dira osasun agintariek unean-unean emandako segurtasun-protokolo guztiak, eta kultur ekitaldiak ospatzeko eta osasun publikoa bermatzearren emandako gomendioak zorrotz aplikatu eta beteko dira.
Bilboko Udalak, #BilbaoUdazkena2020 kultur ekimenaren barruan, “Lyceum Club” antzezlana programatu du Sozietate Filarmonikoan, azaroaren 20an (barikua), 19:00etan.
Antzezlan honen bidez, Estatuan –adore handiz eta kultura lagun– feminismoaren oinarriak ezarri zituzten emakumeak omentzen dituzte. Emakume hauek andrazkoen interesak defendatu zituzten eta beraien garapena bultzatu zuten hainbat esparrutan: hezkuntza, kultura, gizartea. Antzezlanak arte eszenikoen Max sarietako bi nominazio jaso zituen 2019an: ikuskizun berri onenarena, eta egile berri onenarena (María Goiricelaya).
Obra hau Bilbao 700 Fundazioaren ekoizpen propioa da, eta #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren kultur ekitaldi eta jardueretako bat da. Antzezlanak Pilar de Zubiaurre, Carmen Baroja, Zenobia Camprubí eta María de Maezturen istorioa kontatzen digu. Lau emakumeok Lyceum Club izenekoa sortu zuten 1926an. Geroago, Gerra Zibila piztu zenean, erbestera joan behar izan zuten, urrutira, senide eta lagunak atzean utzita.
Sarreren prezioa 10 eurokoa da, eta azaroaren 18, 19 eta 20an erosi daitezke Bilboko Sozietate Filarmonikoaren txarteldegian, 11:00etatik 17:00etara. Era berean, gogorarazten da beharrezkoa dela emanaldia hasi baino 20 minutu lehenago etortzea, eta, gainera, behin hasi eta gero, publikoari ez zaio utziko aretora sartzen. Era berean, aretotik irtenez gero, ez da utziko berriro sartzen.
LYCEUM CLUB
Europako gainerako herrialdeetan emakumearen askatasunak aurrerantz egiten zuen bitartean, Estatuan gutxi eta bakanak izan ziren emakumearen askapenerantz egin ziren saioak. Hala eta guztiz ere, patriarkatuak emakumea esparru publikoan sartzea nahi ez bazuen ere, 1926an Lyceum Club sortu zen Madrilen. Zentro honetan, emakumeek adiskidetasun pertsonala eta profesionala lantzen zuten. Gainera, euren generoaren izaera juridiko eta soziala auzitan jar zezaketen, historian lehenbiziko aldiz.
LABURPENA
Gerra Zibila piztu ostean, lau emakumek elkarri idatzi diote, deserritik. Herrimina daukate eta, euren burkideekin batera, Lyceum Cluba sortu zutenekoa gogoratzen dute.
- Pilar: Pilar de Zubiaurre Garain jaio zen. Intelektuala, idazlea, piano-jolea eta arte-merkataria izan zen. Hogeita hamar urtetik gora eman zituen Mexikon, erbestean, Gerra Zibilaren ondorioz. Anbotoren magalean dago lurperatuta, berak beti gura izan zuen legez.
- Carmen: Carmen Baroja Iruñean jaio zen. Idazlea eta etnologoa izan zen. Pío eta Ricardo Baroja idazleen arreba. 1926an ganberako antzerkiko lan bat abiatu zuen, El mirlo blanco, familia-etxeko egongelan, Valle Inclán, Azorín eta Manuel Azañarekin.
- Zenobia: Zenobia Camprubí idazlea eta hizkuntzalaria zen, Bartzelonan jaioa. Hainbat kultur proiektutan parte hartu zuen eta umeen babesarekin arduratuta zegoen. Emakumeen kartzeletan lan egin zuen, boluntario gisa. Puerto Ricon hil zen, Juan Ramón Jiménez senarrak Literaturako Nobel Saria jaso eta hiru egunetara.
- María: María Maeztu Gasteizen jaio zen. Pedagogia modernoaren eta espainiar emakumearen askapenaren aitzindari izan zen. “Residencia de Señoritas” izeneko egoitza zuzendu eta sustatu zuen, eta Madrilgo “Lyceum Club Femenino” izenekoa sustatu zuen. Azken egunak Argentinan eman zituen eta Mar de Platan hil zen, 66 urte zituela.
FITXA TEKNIKOA
- Zuzendaria eta idazlea: María Goiricelaya.
- Antzezleak: Ane Pikaza, Nagore González, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai eta Adrián García de los Ojos.
- Produkzio eragilea: Esmolet Podukzioak
SARREREN SALMENTA
- Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoa.
- Egunak: azaroaren 18, 19 eta 20a.
- Ordutegiak: 11:00-17:00.
- Prezioa: 10 euro.
SARE SOZIALAK
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Konpainia
- Data 2020(e)ko Azaroak 20
- Ordutegia19:00
- Lekua Sociedad Filarmónica de Bilbao
Portuko Markesaren kalea, 2
Bilbao - Zenbatekoa10 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Sociedad Filarmónica de Bilbao


