Ainara Maia: "Oroiminezko igandeak" (liburuaren aurkezpena eta aleak sinatzea)
19 urteko neska gazte baten bizipena da. Lehen aldiz ateratzen da etxetik. Alemana ikasteko ikasturte osoa egingo du Alemanian, Euskal Herriko bere etxetik urrun. Harako bidaian Euskal Herriko bost neska ezagutuko ditu. Herrimina, kultura ezberdina, ordutegia, sarri ulertua ez izatea, edo abegi eman diguten pertsonei ez ulertzea. Norberaren istorioa izan zitekeen. Urtebeteko igandeetan azaltzen zaigu istorioa.
Ainara Maia Urrotz—Ainara Maya izen-deiturez ere ezaguna— (Irun, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 6a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an.
[1] Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.
[2] 2008tik 2014ra Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekian) aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.
Zure osasuna zaintzea guztiona babestea da. Ez ahaztu zure maskara. Leku mugatua. 20 eserleku.
HEMEN izena ematea derrigorrezkoa da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2020(e)ko Azaroak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua Fnac (Bilbo)
Urkixo Zumarkalea, 4
Bilbao - HizkuntzaEuskara
- Web Fnac (Bilbo)
- Info Gehiago


