"Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia"
Abere ba Bigara bikote sortzailearen proiektua da (Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia), eta bere jatorria izen bereko liburuan du: Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia (Pamiela, 2020).
Donostia Kulturak ekoitzitako erakusketa honen ardatza euskarazko palindromoak dira. Bigarak euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin mugagabe esperimentatu. Proposamen esperientziala da, beraz, sortzera gonbidatzen duena.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30.
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Igande eta jaiegunetan itxita.
Online ikusteko aukera
Ernest Lluch Kultur etxean otsailaren 27ra arte ikusgai dagoen Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia, bigara erakusketa bigara.info webgunean online ere ikus daiteke orain. Aukera ona Anoetara joaterik ez baduzue edo hura lasaiago dastatzeko.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2020(e)ko azaroaren 13(e)tik 2021(e)ko otsailaren 27(e)ra
- Lekua Ernest Lluch Kultur Etxea
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia-San Sebastián - Online https://bigara.info/abere-ba-erakusketa-ernest-lluch-kultur-etxean/
- HizkuntzaElebietan
- Web Ernest Lluch Kultur Etxea


